BCCCAP00000000000000000001789

- Neronek ere zalantza gaizto ori daukat. Atzo, gaiñera, txabolara sartu zan, erlemandoa bere eul– tzara bezela. - Salatu egin bear al dezu? - Bai orixe. Ni ez naiz goardiazibilletara joango. Baiña Joakinari esango diot , zoritxarreko bere lagun Martina ondatu zuen ura emen dabillela . Bera arraixkoan geratzen dala, ta erne ibiltzeko. Jakiñaren gaiñean jarri, alegia. Bazekien neska au noiz etortzen zan jostundegi– tik, eta beraizik errian itxogin eta andik etxeraiño neska ta biak elkarrekin etorri ziran, erlemando ori emen zebillela eta erne ibiltzeko aolku emanaz. Joakinak eta maixtrak, berriz: - Egia al den orí? - Martinaren anaiak kontatu dit. - Beste olakorik gertatu ez dedin, nik bear dan lekuan salatuko diñat. Bai esan ta egin ere; eta jostundegian denen aurrean esan zuen erne ibiltzeko. Egunak baziran gizon aundi ura ia egunero zurezko zubitik igarotzen ikusten zutela. Guardiazibillak jakiñaren gaiñean jarriak zeu– den. Erne zebiltzan eta bein, txabolan sartzen ikusi zutenean, bertara joan ta kargu artu zioten. - Zer egitekorik daukazu zuk emen? la egunero ikusten zaitugu. - Eta zeiñek galerazi bear dit? - Agian guk. Orain urtebete emen zer gertatu zan ez al dakizu? - Ez badidazute garbiago esaten... - Zu bezelako gizon zikin, burua ta arpegia ille- -bizarrez estaliak zeuzkan gizon baldar batek, nes- katxa gazte eder bat beartu zuen. 75

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz