BCCCAP00000000000000000001789

Baiña erria, amets gaizto bat bezela igaro eta aztua zegoen. Norbaitek berritu zezakean "Non ote dabil gure Martina gaixoa?"; baiña besterik ez. Arkiri, Martillaren sortetxea, ur-erreka baten urbil zegoen, beraren barrutiak bi erdi egiten zizkiola. Errian arrizko zubia zeukaten egiña. Arkirikoak zama aundiak andik igaroko zituzten, baiña bide– -galdu aundia egin da gero. Erreka zakar ori aldapa beera zetorren, ibai aundira sartu bitarte txikiagoak etorriz indartzen zutela. Orrela, gero ta aundiago azitzen zijoan, ibaia osatu arte. Baiña Arkirikoak zurezko zubia zeuka– ten egiña bide !aster bezela, zugaitz eta txara zarta– ka artetik. Zubi ura eiztariren batzuentzat besterik etzan ezaguna. Beren gora-beera guziak, berriz, andik zerabilz– kiten etxekoak. Joan Joxek egunero ikusten zuen norbait andik igarotzen, eta susmur txarra artu zion, ez ote zan bere arreba Martina beartu zuena izango. Mutil zaar ura alegia, bere eultzara zetorren erlemandoa. Gizon aundi bat, bere burua bizar ta illez betea, trikua zirudiena, ibili baldarrekoa, erren pixka bat ere egiten zuena. Baiña oraindik etzan oso zaarra. Begitan artua zeukan Joan Joxek. Berriro azal– tzen bazan etziola barkatuko, lagunen artean amai– ka aldiz esana. Susmurra zuena izan ote ziteken !aster ikasiko zuen. Alare, bitartean erne zebillen, beste gizarajo– ren bat aren sarean erori baiño lenago. Bere emazteari galdetu zion: - Ikusten al dezu gure zubitik dijoan gizon bal– dar ori? - Bai; ta zuri esateko nengoen . Oso susmur txarra artzen diot, ez ote dan nere koiñata maitea beartu zuen gizon kaskaillu ura izango. 74

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz