BCCCAP00000000000000000001789
- Au gorde zaiguzute. Antziñakoen lur oni buel– taxka bat eman ondoren, etorriko gera -eta agurtu ziran. Aiek eraman baiño len, izeba Paula ta amona deitu zituzten Fraisorora, aurra nola zeramaten jakiñaren gaiñean jartzera: amerikar batzuek era– man nai zutela, eta ea ezeren eragozpenik bai ote zeukaten. Biak ezetz zioten. Amak utzi zuen ezkero, seme– rik gabeko senar-emazte agorrentzat etzala gaizki etorriko. Baiña biak joan ziran ikustera, azkeneko musua emanaz. -Agur, Martintxo. Etzaitugu noski geiago ikusi– ko; eta, bizi bada, zure amatxok ere ez. Zorionekoa izan zaite, zureak ez diran gurasoekin. Mojak esan zutenez, naiko larrituak joan ornen zirala. Martintxo aukeratu zuten, bada, senar-emazte aiek. Ezkondu zirala, sei urte igaroak zituzten. Baiña ankagorririk etzan azaldu. Eta izateko itxa– ropen aundirik etzuten, oraindik gazteak baziran ere. Emaztea, urte batzuk Baztanen igarotakoa, emengo berri ondo zekiena. Amaika aldiz Baztango mendietan ardien atzetik lasterka ibilitakoa, bere osaba ta lengusuen artean. Euskeraz ere onda zekien, emen ikasia. Urteak Ameriketan zeramaz– kien arren, oraindik ondo itzegiten zuen. Senarra ere Ameriketan jaioa. Gipuzkoarra bera– ren aitona. Onek etzekien euskeraz, bere aitak etze– kien ta. Euskal-Erriari beren ikertxoa eginta, etorri ziran aurraren billa. Berriro musu bana emanik, onela zioten: - Au da aurraren ederra! Gorputz egokikoa. Au uzten duena ere bada norbait. Onen begiratu goxoa! 71
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz