BCCCAP00000000000000000001789
Amerikar batzuk T ARTEKA-tarteka Ameriketá aldetik azaltzen ziran euskaldunen ondorengoak, an jaioak baiña asaben erri xaarra ikustera etortzen ziranak. Neri ere egin izan dizkidate olako galderak. Baita erakusten zuten lekura joan, aiek aipatutako base– rria billatu ta beren arbasoen tarrak arkitu ere. Aurrik etzuten senar-emazte batzuk etorri ziran, emendik ara joandakoen ondorengoak. Urte batzuk ezkondu zirala, baiña etzuten ondorengorik; eta iza– teko itxaropenik ere ez. Antziñakoen lurra ikusiz, ea bere amak utzita– ko aurtxoren bat billatzen zuten, asmo orrekin etorriak. Norbaitek erakutsi zien Fraisoroko bidea: olako– ak an izaten zirala, ta Euskal-Erriari bixita egin baiño len joan ziran etxe ortara. Mojatxoak lagun– duz aur guziak banaka-banaka aztertu ondoren, Martín txikia aukeratu zuten. - Onetxekin geratzen gera. Aberats-aberatsak ez baziran ere, ordain bea– rrak etzituen atzeratu. Benetan atsegin izan zi– tzaien mutikoa. 70
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz