BCCCAP00000000000000000001789
Jostunak U RTEAK ez digute barkatzen. Aurrerapenak ain gutxi. Gu oartzen asi giñan ezkero gaur– ko eguna bitarte, zenbat erriaren ospakizun eder ta maitagarri ez ditugu galtzera utzi? Garai bateko Elizaren jaiak, andik ateratzen ziran arrigarrizko ibildeunak, irugarrendarrak, luistarrak, Mariaren Alabak eta beste oien antzeko asko, jairik zoragarrienak, guri ainbeste atzera-aurrera egm era– ziak, sinisten degunontzat benetan eraskorrak. oiek denak igaro ziran eta zoritxarrez ez ditugu geiago ikusiko. Gaurko gaztedia ez dijoa bide ortatik. Guk, ori dana bizi ta ikusi genduenok, utsun ori nabaitzen degu. Gaurko martxa, meza entzun ta kito. Ori ere egunetik egunera gutxitzen. Oiek Elizaren jaiak ziran. Sinismena galdu degun ontan, alperrikakoak, ordea, eta kendu egin ditu Elizak. Erriaren jairik sonatuenetako bat Santa Lutxi eguna zan, jostunen jaia alegia, benetan errikoia. Neretzat eta kaleko gaztediarentzat zoragarria bene– tan. Baiña egun eder ori ere joan zaigu, geiago ez etortzeko. 7
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz