BCCCAP00000000000000000001789

- Batzuentzat, ordea, ez dek munduan beste pekaturik. Gure amaren arrokeriak edo itxura egin naiak; or etzegok besterik. Orain or zebillek kezkaz hetea, aren argazkia ikusi orduko negarrez, olako– rik egingo zionik ere etzuela pentsatzen esanaz, benetan damutua; "Zer egin ote du nere alabatxo– ak?" bere buruari galdezka. - Bere burua galdu ote du, bada, arek? - Etzekit, motell, zer pentsatu, len ere doi-doi salbatu nin ta. Baiña aren berririk ez diagu geroz– tik, eta urtebete joana dek. - Eta semea !aster eramango dutela ez diok? - Len ere esan dit. Fraisoron zegok aurra, amonak erabat utzia, erostunik baldin badator ari saltzeko. - Zergatik ez dezute etxera ekartzen? - Amonaren aitzakia len au uan: etzuela peka- tuaren fruturik etxean sartzen utziko. Orain, semea ikusiko balu, alabaz oroituko litzakeala eta asko suprituko lukela. Baiña semea or zegok Fraisoron, nai duenak eraman. - Balitekek arrebak bere bizia galdua izatea ere. Gorri jarri zitzaioken bere etorkizuna. Ortaz gaiñe– ra, etxetik biali. Zer egin bear zin arek, gaixoak, bakarrik? Nolako ondorena izan duen garbi esateko etzekiagu. - Amonaren arrokeriak. Ezin nezakek bestela itzegin. Baiña aren semea arrotzak eramatea ezin diat irentsi. Gure pekaturik aundiena ori dek, nere iritzian. Au dek, au, gure etxerako lotsa; ez aren etorkizuna. Amaika aldiz esan zioat onuzkero ori bere amonari: "Martintxo ekatzu etxera. Emen, bes– teen artean, ederki aziko da, gurea balitz bezela. Danentzat naiko lekua badago emen". Baiña ari esan, edo aurreko arresi orri, berdin-berdin dek. Guk baiño aur premi geiago daukatenak izango dituk, eta eraman dezatela. Orrela ez dek pekatua- 68

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz