BCCCAP00000000000000000001789

Malko oiek benetakoak zirala sinisteko, berriz, itxura kaskarra. Len alabaren aurka aritu ziran guziak, gero amonari eraso zioten. Baiña, poliki– -poliki, erriko esamesak bukatu ziran. Tarteka-tarteka erriko bateonbati oroitzen zitzaion, batez ere beretarrekoren bat karrikan ikustean. - Aizu , doña Joana: bai al dezute alabaren berririk? Amonak ando zekien galdu zitzaion alabarenga– tik egindako galdera zala. Baiña berritzeak min ematen zion. - Lau ere baditut. Norengatik ari zera? - Iru egunero ikusten ditugu emen . Martina, galdu zan gazteenarengatik ari natzaizu . Lagun maitea nuen nik ura. - Ez dakigu ezertxo ere. Amaika kezka ematen dizkidana. - Bai. Zuloren batean or egongo dira aren ezu– rrak. Bestela, nonbaitik azalduko ziran aren berriak, lagun maiteak bazituen emen ta. - Guk ezer ez dakigu, eta betiko galdera orrek samindu egiten gaitu. Eta aurrera jarraitzen zuen, umore txarrekoa. Gazte orrek berak geronekoan egin zizkion Joan Joxeri olako galderak; eta onek, oraindik naigabe– tuak, ala erantzun zion: - Martina gaixoa erori bazan ere, ez bere boron– datez, nere iritzian. Larrutik ari dek pagatzen, bizi bada beiñepein. Ez diagu ezeren berririk. Semea ere eramango ditek aurki Fraisorotik, eta kito ernen jolasean ikusten genuen neskatxa goxo, alai, . eder aren oroitzak! - Izan ere, gogor artu zenuten Martina gaixoa. Besteak ere erortzen dituk. 67

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz