BCCCAP00000000000000000001789

Jendearen berriketak U RTEBETE igaro zan amak bere semetxo Mar– tintxo, illebete eskaxeko aurra, Fraisoron betiko utzi zuela. Erria paketu zan. Sortu zituzten iskanbillak ere bukatu ziran. Bein begietatik galdu ezkero, laster itzaltzen zaizkigu maiteen irudiak ere. Baiña urte bete joan dan arren, jostundegian ez da oraindik neskatxa gazte eder ura aztu. Maiz darabilkite aotan, batez ere Joakinak. Artaz oroitzean, malkoak asten zitzaizkion. Pekatuaren txabola ikustean, berriz, su emateko gogoa etortzen zitzaion. Bizi ote zan? Non ote zebillen? Maiz egiten ziz– kion galdera auek bere buruari. Erantzuna palta, ordea. Nonbaitik bere eskutitzen bat artuko zuen itxa– ropenik etzuen galdu. Bizi bazan beiñepein, bera– tzaz oroituko zala. Martillaren sortetxean, berriz, doña Joana, bere ama, argi-oillar ura, kezketan zebillen. Bere erruz galdu zan aurraren ama. Au, berriz, nai zuenak eraman Fraisoron utzia zegoen, baiña ezin aztu. 66

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz