BCCCAP00000000000000000001789

- Etzekiñat arako biderik, oraindik ez naun izan ta. - Ez orrekin larritu. Nik lagunduko dizut. - Eta nere alaba gaixoari zer gertatu zaiola uste den? - Orixe da nere galdera ere. Bakarrik iges egiña izan liteke. Lagunarekin joana ere bai. Bere burua iltzeraiño, ez noski. Bestela, aurra etzuen bizirik utziko. Nere iritzi apala ori da. - Orrenbesteraiño txoratzea ere, umea! - Zuk etxe atar! ontan esandako arrazoiak nola etzuten txoratuko? Zer erabaki artu etzekiela utzi zenduen. Musu bat ematera zetorren alabari, bere seme ta guzi, aurrean biali! Eta zu gorde ziñan orduko aldegin zuen emendik. - Orduan, erri guziak bezela, nere juzkoa egiten den ik ere. - Ortarako nere arrazoiak baditut, eta orregatik ez asarretu, ama. Zuk badakizu: amabost urteko neskatxa batentzat, izan duen erorikadaz gaiñera gaztetxoa, arazo oietan eskarmenturik gabea. Izu– tua eta lotsatua, bere aurraren gora-beerak nola konpondu etzekiena, eta itzetik ortzera etxeko lotsakizuna zala bere amak asarre bizian berari esatea, eta zure begien aurrean ez azaltzeko geiago. Dena barkatu ta maitasunez musu ematera zetorki– zunari utzi ez. Aurrari ezta begiratu ere. Ala zegoen batek, amaren ezpaiñetatik arrazoi oiek entzunda, zer etzuen pentsatuko? Oraindik iñork egin etzuen pekatua zala ori. Errugabea izaki gaiñera. Iges egin bear, beraren berri etzekiten bazterren hatera. Ezkutatu bere burua. Aldegiña bada, gaitz erdi. Noizbait nonbaitik azalduko zaigun itxaropena badet. Baiña ez nintzake batere arrituko bere burua galdua izatea ere. Eta, bizi bada, dagoen lekuan kristau bezela biziko al da? Erantzunik ez dakigun 63

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz