BCCCAP00000000000000000001789

- Nik nere aldetik ezertxo ere ez. Fraisorotik deitzen zaituzte. Ni ere atzo an izan nintzan. Arazo kaxkarra sortu zaigu ori. - Eta zer nai liteken? - Nik aurra nai nuen galdetu zidaten. Ezetz; aur txiki asko neuzkala, baiña oraindik bere amona bizi zuela. Amak utzi zuen ezkero, orduan zu zerala lenengo, aurraren jabe egiteko. - Nik zer ikusi zeukanat or? - Zalantzarik gabe zu zerala lenengo, ez aurtxo- arekin bakarrik, baita bere amarekin ere. Beste iru bat urtean, gaurko legeen arauera, zure mende dagoela ura. - - Orduan espetxera joan bearko diñat. - Ez da olakorik. Aurra jaso nai badezu beiñe- pein, zu zerala lenengoa. - Ik badakin, bada, ez detala nai. - Bai gutxi gora-beera. Nere izen-abizenak neretzat balio dutela, ordea; ez zuretzako. Zu ornen zerala lenengo. Zure eginkizuna dala ori. Nik esan nien etzenduela naiko. Gogorregia iruditu zitzaien nere erantzuna; eta, ez bazenduen azaldu nai, auzi– tara jo bearko zutela zemai egin zidaten. - Orduan, ni aurtxoa etxean artzera beartua natxion. - Kristau on baten kontzientzira ta legez olako seme-alaben utsegiñak ordaintzeko, bai. Baiña indarrean ez det uste. Zure aurrakiko eskubideak betiko utzi bearko dituzu. Ama ez bada azaltzen, zu zera lenengo notarioaren aurrean. - Oiek denak txorakeriak dituk. - Eta alperrikakoak, gaiñera, borondate ona eduki ezkero. Baiña mojatxoak ere beren eskubide– ak edukiko dituzte. 62

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz