BCCCAP00000000000000000001789

- Illa edo bizia, orren amarik ez degu geiago emen ikusiko. Bestela, zuei abisua eman gabe emen utzi ta etzuen aldegingo. Aren borondatea iltusia daga: zuentzat laga, aurtxo orrekin nai dezu– tena egiteko. Nere iritzia ori da. - Barkatu, baiña ando ezkorra zera. - Orren ezjakin ta arrunta ez da orren ama. Berriz etortzekotan, zuri edo neri abisatu gabe etzan joango. Etxe au ain urbil daukagulako, arek bazekien senar-emazte agorrak ortik aur asko era– maten dituztela, eta berea ere ez dutela azitarako utziko. Bein saldua, berriz, ura bereganatzen ez li– tzake erreza izango. Alare, eskertzekoa da ez duela aurretik eraman. - Semetxoa il? Katamotza al da, bada? - Beste zalantza gaizto bat ere badago errian: ez ate duen bere burua illa izango. Egoera tristean utzi zuen gaixoa bere amak. Iñorako etzala geratuta, bakarrik ezin zezakean ezer egin. Baiña, egia esate– ko, geienok oraindik bizi dala uste degu . Berriz begien aurrean ikusteko itxaropenik gabe, ordea. - Zuk, orduan, bere aizpa bezela, etzenduke Jasoko? - Len etxea ume txikiz hetea daukat. Alare, neri utzi balida, artuko nuen . Baiña ez da ori aren borondatea. Ez artzeko, au zan aizparen aitzakia. - Orain uzten badezute, gero nai izateak alpe– rrik izango <lira. - Neronek ez banu, esker guziekin. Baiña ez det bearrik. Lengoak ere naiko lanak ematen dizkidate. Alare, badakit senarrak baietz esango lidakela. Baiña amak zerbaitengatik ez du guretzat utzi. -Azitzen emen ere ez da oso erreza. Ederki ika– sia daukagu ori. 58

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz