BCCCAP00000000000000000001789
Aurra norentzat? I LLEBETEREN bat igaro zanean, iñondik etzeto– rrela amaren berririk eta mojatxoak kezketan jarri ziran. Zer egin bear zuten aurtxo arekin? Paula, amaren aizpa deitu zuten, aren agintepean ibili zala ta. - Ez al dezute aurtxo eder au jaso bear? -gal– detu zioten. - Bere amak or utzi badu, zerbaitengatik utziko zuen. - Bueltan etorri ta gero jasotzeko asmoan? - Berriz etortzekotan joan balitz, etzuen orrera eramango. - Bere amaren berri ikasi nai genduke, bada, guk. ~ Ez da erreza izango, bizi dan ere ez dakigu ta. - Nola diozu, bada, au emen utzi zuenean, zer egiten zuen bazekiela? - Zalantzarik gabe, zuen eskuetan baiño obeki beste iñon etzala geratuko pentsatuz, alegia. Nik jasotzea nai izan balu, etxean utziko zidan. - Ura azalduko dan itxaropenik ez al daukazute? 57
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz