BCCCAP00000000000000000001789

Erriko jendearen mingaiñak bi aoko ezpatak ziran: alabarekin batera larrutzen zuten bere ama ere. Au , geienak. Erorikada bat izan zuela. Nola? Ori etzegoen garbi batzuentzat. Baiña geienak neskari arrazoi ematen zioten. Oraindik gaztetxo bat izanik, ama– ren eginkizuna zala alaba bere aurrarekin jasotzea. Etxeko senar-emazte gazteak artzekoaren alde zeu– dela, gaiñera. - Euskal-Erri guzian ez den ori egingo duen beste amarik -zioten emakumeak, arriturik-, alaba benetan galtzeko arraixkoan lagata. Ama lotsatua, bere baitara bildua, jexten zan eli– zara: Denak galdera bera egingo zioten, eta zer erantzun jakin ez. - Gogorra egin dezu orratik, doña Joana -esango zioten itzetik ortzera, bere lagunik maitee- nak ere. - Bai. Arrazoi dezute. Jainkoak barkatuko al dit. Nola pentsatu bear nuen nik, neskatxa eder arek ori egingo zidanik? - Amaren madarikapena seme-alabentzat gogo– rra da gero. - Bai. Ala izango da. Arentzat etzan ori txarre– na. Ez dirurik, ez lanik, etxerik ain gutxi, bere amak egoera artan zegoen alabari aterpea ukatu. Amabost urteko neskatxa baten pazientzia ez nuen ondo neurtu -eta malkoak zerizkion. - Semea bederenik artu bearko dezute etxean. - Ez, beraren amaz beti oroituko nintzake ta. Kezkak eta jendearen esamesak zerbait bigundu zioten biotza. Baiña doña Joanak oraindik lengo lepotik zeukan burua. 56

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz