BCCCAP00000000000000000001789

Amonari ematen zizkion gertatuaren erru guziak. Arekin azkeneko itzegin zuenean, etsia artu zuen aizpak. Bereala erri inguru artan guzian zabaldu zan berri triste ori. Jende guzia aizkatu zan. Bere anai– -arrebak bazter guztiak astindu zituzten, batez ere ibaia. Arako joera aundia zeukan Martinak, eta aste– ro-astero iru bat busti aldi artzen zituen an. Baiña, alegin guziak egiñagatik, etzuten aztarrenik atera. Guardiazibillak luzaroan ibili ziran mendi ingu– ru aietan barrena. Jostundegiko langilleak, Martinaren lagunak alegia, !anean ari ziran bitarte, egunero errosario bat errezatzen zuten beraren alde. Len par egiten ziotenak ere, benetan damutu ziran. Joakinak etzuen lorik egiten, bere lagun maitea– ri zer gertatu ote zitzaion gau ta egun ezin azturik. Ea gaixoak, eguneroko iseka eta jazarmenak ezin buruturik, bere burua galdu zuan. Arroa bazan ere, naiko larritu zan ama. Malko garratzak asten zitzaizkion artaz oroitzean. Kon– tzientziak kozka egiten baizion: bere azkeneko bixi– tak naastu zuela Martina. Baiña, illa edo bizia, aren aztarrenik etzan azal– du. Nonbait ikusi ote zuten, baiña gauza garbirik ez. Joan Joxek asko supritu zuen, baiña ixilik. Etzuen ama bera arraixkoan jarri nai, oso eroria geratu zan ta. Esan baizion uzteko pakean alabari, anai-arreben artean zainduko zutela ta. Baiña etzuen aintzakoz artu. - Zoritxarrekoa amaren azkeneko bixita! -zion Joan Joxek-, Arentzat lantegi bat billatu ta gero! Askok, bere burua illa izango ote zuen zioten. Bes– teak, berriz, ezetz; geienak noski. Asmo gaizto orrekin joan balitz, aurra aurretik eramango zuela. Bere anai-arreben iritziak eta bikario jaunarenak ala ziran. 55

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz