BCCCAP00000000000000000001789
Baiña senide artekoak etziotela bere maitasunik ukatuko, ori zan alabaren itxaropena. Lana billatuko zuen; eta, bera lanean zan bitar– tean, duan ez bada ere, norbaitek zainduko ziola semetxoa, lanetik etorri arte. Oraindik eskarmentu gabea izanik, martxa ori zeukan alabak artzeko asmoa: diruz edo jantziz bederenik lagunduko ziola amak . Bere ametsak amets geratu ziran, ordea. Itxaropen oiek guziak galdu zituen. Aizparen berri bazekien. Amarena ere bai. Nora– ka zegoen orduan? Etzan luzaroan pentsatzen egon. Zeukan soiñe– korik onena jantzi, koiñatak emandako diru piza– rrak jaso, papertxo batean amaren eta aurraren agiriak idatzi, beretzat beste alako bat, Martintxo besoan artu ta bixi-bixi atera zan etxetik. Ikusi zuen aizpak, "Nora ote dijoa ori?" zion berekiko. Etzuen, alderatzekorik ere, iges egingo zuenik pentsatu. Bestela, etzion utziko. Txuxenean Fraisorora joan zan Martina. Bizi zan lekutik urbil samar baizegoen. Ara eramaten zituz– ten utzitako aurrak. Ango ateetan aurrari musu bat emanik, "Azke– nekoa zure amagandik, Martintxo" esan zion. Ida– tzitako papertxo aietako bat orratz batekin aurrari lotu eta, igo bezela, ixil-ixilik aldegin zuen andik. Aurra negarrez somatu zutenean, Fraisoroko mojak jaso zuten. Aizparen etxera abisu txiki bat biali ere bai. Lendik ezaguna zuten eta Martillaren berri ere bazekiten: Martín Etxebeste Intxausti Frai– soroko ateetan utzi zutela, eta ea nora joan zan ama. Naigabetu zan benetan Paula. Martinak aurra utzi eta iges egin zuen. Nora sartu ote zan bera? Ez ote zuen bere burua illa izango? 54
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz