BCCCAP00000000000000000001789

Igesa A URRAREN ama etsia zegoen. Asko agindu, baiña iñondik etzetorren laguntzarik. Iñora– ko etzala utzi zuten.' Bere aizpak, berriz, etxetik botako zuen, eta arrazoi osoarekin. Arengatik egin zuena etzan gutxi. Etzeukan arentzat esker ona besterik. Amak, ordea, besteren etxera joan ta iseka egin; eta bere semea etzuen billobatzat ezagutu nai izan. Lagundu bearrean, aurka egiten zion. Ezin bizitzeraiño ekarria zeukaten. Amabost urteko neskatxa batek zer eskarmentu zeukan, bere erara bakarrik uzteko? Etsi zuen, bada, gure Martinak, laguntza geiago gabe bere semea eta bera aurrera ateratzerik etzue– la iritxiko; eta, ijitoak bezela eskean asi baiño len, erabaki zorrotz bat artu zuen: semea Fraisoron utzi ta berak iges egin. Bai-baizekien, bereak ez bazuten artu nai, mojatxoak artuko zutela. Amonak aldegin zuenean, bada, arrunt etsi ta eroria geratu zan alaba. Zegoen bezela etzutela artuko, ori guzia bazekien Martinak. Ezagutzen zuen bere ama doña Joana. 53

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz