BCCCAP00000000000000000001789

- Pekatuaren frutua den ori. - Ez al ziñan zu ere pekatuan jaio edo Ama Bir- jiña zera? Min eman zion amari alabaren azkeneko ezten– kada orrek, eta nola erantzun etzekiela geratu zan. - Ez badezu nerekin ezer jakin nai, ezta nik ere zurekin. Belauniko jarri bearko dezu berriz ni zure– gana biurtzezkeroz. Erritak ez didate onik egiten, eta gaurtik aurrera mesedez utzi nazazu pakean, emen ez dezu zuk agintzen eta. Zoaz sekula pekatu– rik egin ez dan zure zeru txiki artara. Aurra besoan, txuxenean sukaldera sartu zan Martina. Paulak ama-alaben elkarrizketa entzun zuen, eta oso naigabetua geratu zan. Etzuen uste bere ama ain arro ta egoskorra zanik, esamesa txoro batzuek orrela beldurtzen bazuten. Baiña bere purrustada guziekin etzien besterik erakusten: mai– tasunaren gaiñetik zeukala bere arrokeria; eta erri– ko ejenplotzat zeukan pekatu itxusi orren usaia bera ere kendu naia, bear gorrian arkitzen zan alaba batí bere babesa ukatzeraiño. Martinak bakarrik utzi zuenean, aldegin zuen andik amak, asarretua. Baiña alabaren aurrean amorrik eman ez ta malkorik ixuri etzuelako, arro. Garai bateko parisaitarrak bezela, agiriko legeak ondo bete; baiña premi gorrian dagoen alabari mai– tasuna eta laguntza ukatu. Nork zekien gero, Martinaz oroitzean , ez ote zuen negar egingo? 52

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz