BCCCAP00000000000000000001789
- Zuzen ibili baintzanen, ez unan orain olako buruausterik edukiko. - Koiñata eta beste auzoak, ni nola nabillen dakitenak, askoz oparoagoak izan dira, ama baiño, nerekin. - Zer nai uanan iri ekartzea? - Maitasun geixeago beiñepein. Bai eta itz goxo- agoak ere. Alare, nolabait aterako det nere bizimo– dua. Erri guzian ez da bat ere zuk bezela pentsa– tzen duenik. Laguntza eskatuko banu, badakit iri– txiko nukela. Baiña orrekin etzaitut zu umil erazi nai, zuk ni egiten nauzun bezela. - I umil erazteko zer egiten diñat nik? - Neri gertatu zaidana inguru guzian zabaldu zure burua goratzeko, eta ez dena gertatu bezela. Egia: orain geienak zure aurka daude. - Lotsa garrían utzi dek beiñepein ire famelia, amasei urte baiño len munduari ume sasiko bat emanta. - Zurekin edo mando batekin itzegin berdintsu da. Lotsa eman badiet ere, aiek badakite barkatzen; baiña amak ez. - Nik ikusten detana besterik ez diñat sinisten. - Orduan elizara zertarako joaten zera? - Ik beiñepein pekatu itxusi bat egin den, eta ez adilla inguru artara azaldu. - Gogoak ematen didanean joango naiz ni ara. Ez naiz, ordea, egundo pekaturik egin ez dan zure komentu ortan sartuko. - Nai denana; baiña gure ortan ez diñagu leku– rik emango. - Ez dizut ulertzen, ama. Aur txiki onek zer erru ote dauka bere amonak musu bat ukatzeko? Alaba orren gaiztoa atera banaiz, uka zadazu neri. Baiña aurtxo maitagarri oni ez dakit zergatik. 51
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz