BCCCAP00000000000000000001789

ko. Gaizki esakak ere, bein bero aldi ura pasa ezke– ro, bukatuko zirala. Ori zan maiz anaiak esaten ziona. Zirudienez, arrebari bizilekua eta lantokia ere billatzen ari zan. Berak naita egin balu ere, amak bere maitasuna ukatzeko etzeukan arrazoirik; eta, indarrezko lana izan zan ezkero, oraindik gutxiago. Baiña etzion sinistu nai amak. Martina bera ere, bada, anaiaren aolkuz , zerbait lasaitzen asia zan, dena besteren itxaropenetan utzi gabe. Bere anaiarentzat eskertsu zegoen. Beti artaz ondo itzegin zuen. Baiña, zoritxarrez, ama sartu zan tartean, eta dena ondatu. Joan Joxek ari zuen lanak ere, alako ondorenak ekarri zituen. Egoarte batean, aurrari bularra ematen ari zan batean, etorri zitzaion ama ikusi bat egitera. Etzion erregali aundirik ekarri, moduaren paltarik etzeu– kan baiña. Alaba, erdi lotsatua, aurra besoan zeramala, maitasunez dena barkatuz, musu bat ematera urbil zitzaion, eta etzion utzi. Ez berak ere eman. Ezta besoan zeraman aur bataiatu berriari ere. Martina gaixoak, aulki batean exerita, negarrari eman zion. - Orain egiten al den negar? Lenago unan garaia. Alabak etzion bururik jaso. - Alare, lotsa pixar bat badaukan oraindik. Min eman zion orrekin alabari. Bai zorrotz asko erantzun ere onek: - Ama ta amona izanta, iseka egitera etorri al zera onera? Badakizu nolako premian arkitzen nai– zen, baiña ez didazu alare erregali askorik ekarri. Afta bizi balitz , ez nintzake ni nabillen bezela ibiliko. Losintxa gutxikoa, baiña zuzena eta maitalea zan ura. 50

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz