BCCCAP00000000000000000001789

taria baiño okerragoak. Alabari ez badiozu barka nai, zertarako orrenbeste aita gure errezatu? - Ez aiz, ni bezela, lotsa pasatzen ari. - Martina gaixoak okerragoak daramazki. Nik, ama-semeei musutxo bana emanta, Jesusek ezkontza ausleari esandako itzak berrituko dizkiot, arrokeri guziak erabat betiko utzita: "Martinatxo, bizi zaite pakean ta zoriontsu; eta ez geiago olako pekaturik egin. Orregatik ez dezu nere maitasunik galdu. Kristauak barkatu egin bear du; ez zigortu. - Bai; itxura ugari. - Ez dira itz oiek etxerako txarrak. Olako arazo batean, biotza eskuan, babesa eskeintzen diot. Ez dira itxurak. Arreba, gaiñera, oraindik gaztetxo bat da. Bere bizimoduan martxan jarri arte, laguntza bear du orrek. Ortan beartuena zu zera, eta munduko legeetan ere bai. Ari gertatu litzaiokenaren erantzunkizuna guzia zure gain eto– rriko da. Eta mesede bat eskatzen dizut, ama: etzazula alaba izutu erazi. Anai-arrebok bat egin– ta, guk zainduko degu Martina -esanta etorri ornen zala bataiora. Ama-semeei musutxo bana emanaz, eta ez ori bakarra, aurrarentzat pixoialak eta diru pixar bat ere bai, bear-bearrezko puska batzuk erosteko mai– tasunez eman zizkion. Etzitzaizkion bere amari gaizki etorri. Joan Joxe bera ere beldurrak zebillen, ez ote zuen amarekin zaputz aldiren bat izango. Olakoxea zan amona. Alaba ere daldaraka zegoen amarekin itzegiteko. Ez bazion semeari illobaren aitajaun egiten utzi nai, am:raren amaren aurrera etzan goxoago etorriko. Lasaitu nai zuen, eta bota bere alperrikako kez– kak. Lenengo estuasunak igarotakoan, nonbait lana billatuko ziotela, bere burua eta semea azitze- 49

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz