BCCCAP00000000000000000001789

Baiña ni Martina deitzea ez naiz lotsatuko. Eta bere semearen aita jaun egitea ain gutxi. Urrikaltzen natzaio. Maitasuna bear du; ez jazarmena. Edozeiñi gerta litzaioke ori. Len baiño ere geiago maite det noski orain nere arreba gaixoa. - Etxe ontan beiñepein ez dek sartuko. - Nik ortan ez daukat zer ikusirik. Or konpon egiten dezunarekin. Baiña biziko dan edo ez, orí Jainkoaren esku daga. - Zer egiten detan bazekiat: ez dit etxe ontan ageriko pekataririk nai. - Zu, ain Elizari emana, oroituko zera noski alako ebanjelioko pasadizo artaz: andre ezkontza auslearena alegia. - Bai. Memoriz ere bazekiat ori. - Ez du itxura aundirik, egokiera dezun ontan ez betetzezkeroz. Orain da garaia alaba gaixoa sal– batzeko. - Utzidak pakean, gertakari ura eta au ez dituk berdiñak eta. - Ez noski. Ura askoz larriagoa. - Etzekiat zergatik. - Ura ezkondua zan, eta bere borondatezko lana. Onena ez da berdin. Au umetxoa da oraindik; indarrean arrapatua; zure esku dagoena eta zure alaba. Ura, Jesusentzat ezezaguna. Alare, errukitu egin zitzaion, eta babestu. 11 nai zutenei Jesusek esandako itzak gogoratu eraziko dizkizut: Pekaturik ez daukanak jaurti bezaio lenengo arria nere arreba gaixoari. - Orduan ik pekataritzat naukak ni? - Zu, ni ta munduan bizi geran guztiok. Ezetz diana gezurretan ari da, eta pekaturik txarrenaren jabe: arrokeria. Aizunak gera. Gure buruak uts– -ezintzat dauzkagu. Askotan, epaitzen degun peka- 48

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz