BCCCAP00000000000000000001789

Joan Joxek ere, arentzat aiña leku bazegoela etxean esaten zion amari. Baiña etzion entzun nai izan. Arrokeriak itxutua zegoen; egoskortua. Eta badakigu benetan maite zuela. Etxea eta fameliaren ondra zegoen, ordea, denen gaiñetik arentzat. Lenengotik ezetza eman zuen, eta artan iraun nai. Berdin bazekien norbaitzuk lagunduko ziotela. Bikario jaunak ere bere kontzientzira itzegin zion: gaztetxoa zala oraindik; eta, betlko galtzea ez bazuen nai, laguntzera beartua zegoela, legeetara jota ere, bere askatasun urteak etzituela oraindik bete ta. - Eta lan txar ori egiteko nork eman dio askata– suna? Aurrera ere orrek ortara jarraituko du. Gure etxerako betiko lotsakizuna litzake ori. Zuk, gaiñe– ra, badakizu ni nor naizen. - Ondo diozu zu nor zeran badakidala. Beraren ama zeran aldetik, zure alabari laguntzea zure egin– kizun bearrenetakoa dala. Baita berrogei urtekoa izan balitza ere. Jainkoaren agindua, alegia. Ezezko arrokeri ori deabruaren zirikada bat da. - Jesus, bikario jauna! Nora goaz? - Ez dezu ondo pentsatu, doña Joana. Ez al dezu entzun alako ebanjelioak dion ura: errukia nai det; ez oparia? Ari ere etzion entzun nai izan. Orí etzan bere arrokeria besterik. Asko begiratzen zion etxeko ondrari, baiña ez alabarenari. lxilik gorde bearrean, berak zabaltzen zuen, pekatu orren usaiak ere naz– katzen zuela jendeari erakutsi nairik. Eta, bere iri– tzi apalean, ori etzan pekatu. Len erria alabarengatik gaizki esaka aritu bazan, orain amari eraso zion. Ezin zuten ulertu amaren itxumena. Berri auek guziak kalera zabaltzen ziran; eta lenago erdi errespetoz doña Joana esaten ziotenak, orain Argi-ollarra. 45

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz