BCCCAP00000000000000000001789
Doña Joana A MA lasaitu zan, itxuraz beiñepein, eta konten geratu, alaba erritik ezkutatu zutenean. Amabost urte bete berriak eta oraindik olakorik! ... Bere aolkuak ez dute ondoren onik ekarri. Len bi ama zeuden etxean, eta etzuen irugarrenik artuko, alaba oraindik bere mendeko bat izanagatik. Alako fameli ondradu ta tatxarik gabeko baten– tzat oso lotsagarria zan. Zer esan bear zuten auzoak? Alabak txeetasun guziekin kontatuagatik, etzion sinistu. Pekatutik pekatura zebillen salaketa bota ere bai aurpegira. Erru guziak dantza lotutik eman zizkion; eta, bere ustez zeuzkan eskubideekin, etxetik biali. Len ere nonbait irakurria daukat izen aundiko sendi oietako batean gertatua: lenengo aurra elba– rria jaio zalako, ukatu egin zituen aurra eta ama aitak. Bere titulu eta ondareak, berriz, beste fameli bati eskeiñi. Arrokeriaren lanak! Etzuen, bada, iño– ren aolku eta eskerik entzun nai izan doña Joanak. - Etxea nerea da, bai, eta olako neska galdurik ez da emen biziko. Eta alaba ere ez. Au ez al zuen, bada, berea? 44
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz