BCCCAP00000000000000000001789
- Goazeman. Amaren ezezkoaren beldurra baniñan, eta geronekoan Paularekin ortaz itzegin ta jakiñaren gaiñean jarri. Barkatuko dictan noski. - Bai, Joan Joxe, nere onagatik egiña dala badakit efa. - Berri txar orrek negar egin erazi zionan ari ere. Baiña etxe artan, zaarrenetik asi ta gazteene– raiño, beso zabalik artuko iñutela esan zidatenen, aurra jaio arte beiñepein. Orduan zeukanagu berri– ro pentsatu bearra, an ere fameli aundia zegon ta. Alare, i lasaiago arkituko aiz. - Nik beiñepein naiago det askoz, amarekin baiño. - Utzion amari pakean. Egunen batean amor emango din. Baiña etzionagu arazo oni zabalkunde aundiegirik eman bear. Paulak biotz-biotzez artuko au, eta goazeman ara. - lbillera lotsagarriak dira auek neretzat. Alare, esan dizut: naiago det aizparen etxera joan, amak ez lidake pakean utziko ta. - Eskerrik asko, Martina. Orduan oraingoz <lena zuzendua zegon. I lasai bizi adi. Ni konpondu– ko naun ire aizparekin. Anaiak lagundu zion Paularen etxeraiño, eta besarkada batean lotu zitzaizkion, erdi negarrez, zaarrenetik gazteeneraiño. - Onda bizi adin, eta egon lasai emen -esan zion aizpak. - Ez ezertan ibili. Neronek ekarriko dizkiñat bear ditunanak -esan zion anaiak. 43
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz