BCCCAP00000000000000000001789
rekin geienak baditen beren ertenbidea; onek ere bai, eta guk ere onez-onean bide zuzenetik eraman bear diñagu. - Zuk jakingo dezu konpondu liteken neri ger– tatua. - Edozein emakumeri gerta litzaioken lana den ori; eta, justizia eskatzen asi ezkero, amaren eran– tzunkizuna iri laguntzea den, etxean artuaz. Baiña ez liken pakean utziko, eta biak erruz suprituko zenuteke. Orregatik, Paula aizparen etxean biziko aiz aurra jaio arte. Berak eskatu zidaken. Etxean baiño naiago al den? -Bai orixe. - Ara eramango aunat. Baiña ere burua iltzeko zirikaldi ori, ezta pentsatu ere. - Eskerrik asko, Joan Joxe. Ama bezelako musularia etzera zu, baiña bai maitalea. Ni itxu– -itxuan nijoan; eta, ez baninduzun bidean arrapa– tu, onuzkero nere atsekabeak bukatu ziran, nik ez daukat errurik eta. - Ai, arrebatxo! Zer esaten ari aiz? Sinismena galdu al den, bada? Bi eriotz batera eginta, nola azaldu bear unan Jaunaren aurrera? Neskak burua makurtu zuen, eta izuak dardara– tu erazi zion gorputz guzia. - Orixe da, Joan Joxe, pentsatu ere ez detana. Zuk arrapatu ez baninduzun, egingo nuen, bada, nere onetatik aterea nengoen ta. - Jaunari eskerrak nere emazteak entzun duela zuen elkarrizketa. Arek abisatuta, lasterka etorri naun; eta, zorionez, garaiz arrapatu. Ori egin bau– nen, badakin, lengoz gaiñera, nola utziko itunen maite auten auek? - Ez det pentsatu nai. Baiña nik orduan ez nuen atzera egingo. 42
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz