BCCCAP00000000000000000001789

- Erotu al aiz? -oiu egin zion-. Noiznai baoa– ken karreretara! Nekatua zegoen; eta, anaiaren atzaparretatik etzuela iges egingo igerri zionean, bertan exeri zan Martina. Baita anaia ere bere ondoan; eta, esku bat arre– baren sorbalda gaiñean jarriz, gutxienez ogei urtez zaarragoa bazan au, eta musu bat emanaz: - Zer arraie abillen? -galdetu zion-. Ler egin diñat, i ezin arrapaturik. -Amak biali egin nau. Illa ikusi naiago niñuke– la, negoen bezela baiño; ta ni nere burua ibaira botatzera nentorren. - Alajainkia! Ortaraiño erotu al aiz? - Joan Joxe, zu ez baziña etorri, onuzkero itoa nengoen. Nik ez det kulparik, eta neregatik gaizki esaka ari dira denetan. Okerrena ama. Ez dit sinis– ten. Etxeari sekulako izen gaiztoa jarri ornen diot. Non bizi bear det nik, orrela nagoela? Ainbeste maite det ama. Bizia ere emango nuke beragatik; eta berak, lagundu bearrean, aurrean biali. Orí ez da ama; ori artza da, Joan Joxe . Izen txarra ekarri badet ere, neretzat. Ez amarentzat. Etxearentzat ere ez. - Lasaitu adin. Borondate onarekin arazo auek guziak baditen beren askabidea. Ire berri baneki– ken, emazteak esanta. Oiek bereala antzematen zio– ten. Baiña orain ik dionena egia den. Oso gaizki portatu zaizkin lagunak. Alare, okerrena ama. Judeako legeetan bizi den oraindik, eta erri ontako dantza lotuaren aurkako elkartean sartua zegon. Etxean gertatu ori ta, jakiña, etxetik asi bear justi– zia egiten. Amak asko supritzen din, baiña bere egi– tekoa orí dala iruditzen zitzaion. Bere atsolorreko lagunak ere zirikatuko diten ortara. Ez akion, bada gorroto geiegirik artu amari. Alare, ire burua itotze– ko arrazoirik ez den sekula izango. Borondate ona- 41

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz