BCCCAP00000000000000000001789
Anaiaren lasterkadak E RRAIÑAK entzun zuen elkarrizketa ori guzia: eta koiñata bere burua galduko zuela esanta atera zala etxetik bere senarrari esan zion. - Salta zaitea, Joan Joxe! Bestela, gure etxean ikaragarria gertatu bear du, orain arteko guziak ixil eraziko duena! Gure koiñata gaixoa, gertatu zaion orrekin lotsatua, bere burua ibaira botatzera dijoa! Bera itza ta putza ari zan; baiña ordurako bazi– joan lasterka Joan Joxe bere arrebaren atzetik. Etzuen berealakoan ikusi, arrapatuko etzuela etsitzeraiño. Baiña alako bide krutze batean soma– tu zuen, eta andik urruti zegoen oraindik ibaia. Ara orduko arrapatuko zuela noski. Arrebak etzuen atzera begiratzen. Bere asmo gaiztoak lotua zijoan itxura artu zion anaiak; itxu artan ibaira jauziko zala ura. Etzion deitu nai izan, agian okerrago izango zala ta. Ler egin zuen bidean. Baiña, bere zorionerako, ibaira baiño metro batzuk lenago eldu zion zarpetatik. Atzera begiratu zuen Martinak, eta anaiaren begiekin topo egin zuten bereak. 40
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz