BCCCAP00000000000000000001789
sartuko zai egongo dan txoririk ez den munduan. Arek ondo zekiñan noiz joango intzanen. - Nik, ama, gertatu bezela, dena egia esan dizut. Or ez da txakurrik ibili. - Naiago iñudan illa ikusi, orrela zikindua baiño. Biotza lertzen zaidan. Nere urteetarako illu– na ixuri didan. Baiña Martina nere alaba maite orrek aldegin zan emendik! Lotsa gorria ekarri digun etxera. Ez aunat begien aurrean ikusi nai. Pentsatuko diñat gero nolako erabakia artu. - Ondo dago. Illa ikusi nai banazu, !aster izango dezu aukera. Kulparik ez duen alaba bati erruki geia– go ez izatezkeroz, eta lotsa gorrian nagoela etxetik bialtzen banazu, zure azkeneko naia !aster beteko det. Baiña amak etzion sinistu, eta ala erantzun zion: - Bai; !aster aunagu berriz ere emen. Eta negarrez asi zan ama. Ama negarrez ikusi zuenean, bere maitasunak lertu zion biotza Marti– nari, eta amaren besoetara erori zan, oni lepotik eldu ta musuka ziola: - Ama, nai dezuna egin, baiña neregatik ez negarrik. Barkatu pekatu orí, baiña ez da noski pekatu ere. Ain itxutua zegoen ama bere ondrarekin, berak nai zuenaren kontra, baiña aurrean biali zuen, esanaz: - Etxe ontan etzegon iretzat lekurik! Ori entzun zuenean, lasterka batean atera zan Martina. Amarentzat, munduan zan pekaturik txarrena ura zan, eta etzuen etxean artuko alakorik. Berak etxeko maiteena ura izanagatik, bere biotzaren kon– tra, baiña fameliko .ondra zan lenengo. 39
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz