BCCCAP00000000000000000001789

lxil-ixilik geratu zan Martina. - Guregatik zer esan bear diten orain beeko erri ortan? Dantza lotuaren kontra izugarriak esan diz– kiñat, ta etxera etorri ordaiñak. Neregatik ala esan– go ditek: "Besteak zuzendu nairik gau ta egun pre– dikatzen jardun dek, eta etxean agertu pekataria. Obe zinetxea zaindu balu". Alabak etzion begirik jaso. Ez erantzun ere. - Urteak ditun erri ontan ez dala olakorik ger– tatu. Ik ere amabost urterekin ekarri digun lotsa au etxera. Dantza zikin ortan ibiltzen zerate, ta azke– nean saria. - Ni, ama, ez naiz egundo dantzan ibili. Amak ando zekien alaba etzala dantza-lekuetan ibiltzen. Baiña bere aotik entzun nai zuen eta ala galdetu zion: - Egia al den iregatik esaten duten ori edo gezurretan ari ditun? Ezin diñat sinistu, zuen maix– trak ala esan badit ere. - Zoritxarrez, dena egia da, ama. - Aitortzeko ere ez den lotsik. - Zer esan nai zenduke, bada? Nik egia diot. . - Bazekiñat, bai. Ez niñan sinistu nai. Baiña ortaraiño nola deskuidatu aiz? - Zer egitea nai zenduen, bada, nik, gizon zakar batek indarrean beartu niñun ta? - Indarrezko lana den orduan? Apal-apal ta malkotsu, dena kontatu zion ala- bak, bukaera on bat izango zuelakoan. - Noiztik zabiltzate biak txakurrak bezela? - Ama, zer esan nai didazu orrekin? - Noiztik asi ziñaten elkarrengana biltzen, eta pekatuarengatik zenbat kobratzen uan. Ez baidiñat sinisten. Ikasitako lezioa dakarren. I noiz txabolan 38

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz