BCCCAP00000000000000000001789
Purrustadak J OAKINAK musu emanta agurtu zuenean, ikasi zuen Martinak jostundegiko maixtra beren etxean izana zala, eta amarekin itzegin zuen une berean lantegitik bota zutela. Laguna agurtu ta bakarrik geratu zanean, amai– ka zirikaldi gaizto eduki zuen gaixoak: - Nor joaten da orain etxera? Gogoak ematen dit beeko ibaira joan ta nere burua ara botatzea. Nik zer kulpa daukat ortan? Alare, iñork ez dit sinistu– ko. Agian ezta Joakinak berak ere. Berai olako bat gertatu ezkero, sinistea naiko luteke, bada. Beldur zan ikaragarriak esango zizkiotela, eta okerrena: etxetik biali. Ai etorkizuna tristea berea! Daldaraka ta lotsatua joan zan noizbait ere etxera. Amarekin atean topo egin zuen. Arpegi goxoa zeukan! - Jainkoak arratsalde on, ama -agurtu zuen, arpegira begiratzeko beldurrak. - Baita iri ere, deabru alen ori! -erantzun zion, zorrotz arpegira begiratuz. Alabak etzion erantzun. - Ainbeste maite aunan ama batí emateko ordaiña orí al den? 37
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz