BCCCAP00000000000000000001789

- Zuk erabaki bear dezun arazoa da orí, eta agur, doña Joana. Eta barkatu berri kaskar au eman bearra. - Ez da zure errua, eta benetan eskertzen dizut, doña Mertzedes. Onekin izketan ari zan arte, nola edo ala malkoei eutsi zien. Baiña ura joan zanean, samin negar egin zuen. Alaba galdu zitzaion. Etxeko pakea ere bai. Urteak ziran etzala inguru aietan olakorik gerta– tu, eta lenengo bere etxean. Burruka gogorra eduki zuen maitasuna edo bere seta zer ote zan lenengo. Ebanjelioa irakurtzea aski zuen zalantzatik ateratzeko: errukia ta maitasuna dala aurrena. Baiña arrokeria ta etxeko ondra gaillendu ziran. Zer esan bear zuten, bere alabari amor ematen bazion? Baiña bere biotza negarrez zeukala, eta egoera ortatik Martina salbatuko zutela, bere seme– -alaben itxaropena ere bai. - Errian zan neskatxik ederrena, eta umea oraindik! Biotza lertuko bazait ere, ez den Martina etxe ontan biziko. Orren gazterik asiera eman dio– nean, nork atzeratu erazi bear din ori? Lasaitu zanean, bere Ianari jarraitu zion. 36

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz