BCCCAP00000000000000000001789
Amaren arrokeria E TXEKO lanetan arkitu zuen, bada, maixtrak doña Joana, errian deitzen zioten bezela. Emakume etxekoia zan benetan. Semea eta erraiña baratza-lanetan ari ziran, bitartean. Doña Joanak urte batzuk bazituen. Oraindik, bere adiñerako, gordin zegoen. Illoba txikiak ere bazeuzkan aldamenean; eta, erraiña lanetik etorri arte, bere kargu geratzen ziran. - Arratsalde on, doña Joan:a -agurtu zuen maixtrak. - Baita zuri ere, doña Mertzedes. Zer zabiltza zu emen? - Zuri abisu txiki bat ematera nator. - Nere alabaren gora-beeraren berri, alegia. - Badakizu orduan? - Nik ez dakit besterik: erri ontan dan neskatxik ederrena, txintxoena eta garbienetako bat bera dala. - Ez ditut erri ontako denak ezagutzen, eta jos– tera dabiltzanetan ederrexkoena bera izango dala ez dizut ukatuko. Baiña garbiena... 33
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz