BCCCAP00000000000000000001789

- Gure bikario jaunak gaur arte eutsi zion erri xaar oni garbi; baiña noizbait gaillendu zaizkion. Amaika abisu eman din, baiña alperrik. - Gaur egunean etzeukanagu ezer egiterik , ezta gurasoak ere, auzoan uzten badute dantza zikin orí eta errian ez. Ara zijoazin denak, eta askoz okerrago. Eta, jakiña, errian bertan utzi bearra. - Amak jakiten duenean, bada , botako din etxetik norabait; eta, illebete batzuen buruan, nes– katx lirain-lirain egiña, ezer gertatu ez balitz bezela, neskame joan zala esanaz, seme edo alaba Fraiso– ron utzita, emen azalduko zaigun. - Bat ere gabeko senar-emazteak izaten ditun. Aientzat ez den gaizki etorriko. • Auek ziran, bada , gutxi gora-beera, erriko maxiaketak, jostundegiko maixtra amari jakin araz– tera joan zanean. Ama emakume ederra zan, aspaldian alargun, baiña atzeratua, Moisesen garaietako iritziari lotua. Etzan seigarrena beste pekaturik arentzat. Orren usaiak ere nazkatzen zuena. Ez, ordea , -errukirik. Eta , ebanjelioan irakurtzen degunez, pekatu ortan eroritakoekin erruki geiago eduki zuen Jesusek, agintari arro eta injustiziz betetako eta jende xumearen bizkar aberasten ari ziranekin baiño. Auek ezin zituen irentsi. Benetan madari– katu zituen, eta aren zemairik gaiztoenak oientzat izan ziran. Gaur egunean, zenbat olako bizi ote da eten gabeko injustizian , damutu ta bide orí uzteko asmorik gabe, gizon ondradu baten izenpean egu– neroko lapurretan, eta modu ona daukalako zikin– kerietan? Bitartean, gixarajo baten erorikada eta indarrean beartua, ezin irentsi: 31

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz