BCCCAP00000000000000000001789

- Ez orixe. Bestela, ikaragarriak esango lizkida– ke neri ere. - Nolako emakumea den, bada, ori? Jan egingo ote gaitzin? Orduan neroni joango naun. Erorrek igerriko dion orrela ezin gentzakela jarraitu. Martinak ikasi du laster lanetik bialiko dutela; amak onuzkero igerri diola; eta orri danari, dagoen bezela eta amabost urterekin, arpegi eman bear. Illunabarrean, len bein ere ez bezela, lagunaren baserri aurrean eta etxerakoan, negarrez besarka– da bero bat eman zion Joakinak, eta agurtu zuen Martina: - Agur, ez badegu geiago elkar ikusterik izaten ere. - Zergatik dion ori? -galdetu zion onek urduri. - Gaur arratsaldean gure maixtrak itzegingo ziñan ire amarekin, eta geiago ez bialtzeko jostera eskatuko zionen. - Baniñan orren beldurra. Bestela, neroni gera– tuko niñunan. Goxoa egongo den orain nere ama. Obeko niken, etxera joan baiño, nere burua ibaira botako banu, eta kito . Nai dutena egin dezatela orduan nerekin. - Olakorik ez pentsatu ere gero , Martina. Itz oiekin benetako beldurra ematen didan. Ez ditun txorakerizkoak. - Amak bialtzen banau , nora joan bear diñat? - Oraindik ez aun biali; eta, ala egingo balu, ire fameliko geienak aldekoak arkituko ditun. Bi lagunak , bada, negarrez egin zuten azken agurra. 28

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz