BCCCAP00000000000000000001789

Atsekabe gaiztoa zeraman, bada, bere biotzean, Oraindik etzan iñor oartu. Baiña laster izango ziran kontuak. Jostundegian oartzen asi ziran noski, zaarrenak beiñepein: Martinak hazuela zerbait. Baiña aurrean etzuten ortaz itzegingo. Oraindik etziran ausartzen. Au tartean etzanean, etzeukaten beste elkarrizketarik. Martinak ere, naigabetua, igertzen zion denen ikusmira zala; zorrotz eta zearka begiratzen ziotela. Egia ote zan batzuek ziotena? Eta, berak begiak jasotzerakoan, besteak jexten zituztela. Lotsak ler– tzen zion biotza, eta denen aurretik igarotzeko bel– durrak zebillen. Naiago zukean ar-zulo batean bakarrik bizi, orduan aien aurrean baiño. Gaixo batí bezela gertatzen zitzaion ari ere. Senda– gilleak etsia eman dio: minbiziak gogor lotua daukala; egun gutxiko bizia gelditzen zaiola, bein ta berriz. Baiña gaixoari ez. Gaixoak ez ditu itzak entzu– ten. Baiña antzematen dio beragatik ari dirala mis– teriozko elkarrizketa orretan. Nai ta nai ez, amorra– garria izan bear du orrek, gaixo dagoen batentzat. - Zergatik ez didazute esaten, txarra edo ona, bein betiko neri egia? Ez ibili orrela! Datorren guziari arpegira begiratuko dio, arek antzemango balio bezela; baiña galdetzea ez da ausartzen. Martina ere olaxe zegoen. Alare, onek bazekien zer zeukan denen esamesen gaia; eta oso erruki gutxirekin itzegingo zuten. Bera, gaixoa, berriz, errugabea izaki. Beragatik gaizki esaka ari ziran oietako edozeiñi egingo zion mutil zaarrak lan bera, bere lekuan arra– patu balu. Agure aundia ta beldurgarria zan ura. Etxean laster oartu zan koiñata. - Ai nolako ixkanbillak dauzkagun aurki etxean! --esan zion senarrari. 26

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz