BCCCAP00000000000000000001789
· Jostundegirakoan bere lagunari kontatu zion. Onek, malkoak zerizkiola, bai erantzun ere: - Erruki aunat benetan, Martina. Oraintxe inpernu bera etorriko den iretzat. Iñork ez din sinistuko indarkerizkoá izan danik,, eta larrutuko auten. - Beeko ibai ortara botako diñat nere burua, bai, ta orduan nai duten ainbeste maxiatu nazatela. Nik ez diñat entzungo. - Martina, etzan on:elakorik burutik pasa ere. Kobarde bat izango intzaken. - Amaren gora-beeran zegon guzia -zion Mar– tinak, naigabetua. - Aren beldurrak agon orduan? - Jakiten dueneko, etxetik botako nion; eta nora joan bear diñat nik orduan? - Arek lenengo ulertu bear liken ori. - Ez den nik bezela ezagutzen. - Ez al aun, bada, amak maite? - Bai; itxuraz geiegi. Orregatik, ordain gaiztoa eman diodala ta isekatzat artuko din. Orduan nora– ka negon ni? - Gaizki esakak, lotsak , jazarmenak badatoz ere , ik adoretsu artu itzin. Emaien korajetsu aurpe– gia. Azkenean, berak makurtuko ditun. - Ez den erreza izango. Antzematen diotenean, denak marmarrean asiko ditun, eta etxean ezkuta– tzerik ez. Salbatuko banaun , besteren eskutik eskura ibili bear. - Amari beldur ikaragarria dion orratik. - Itzegiten duen bezela pentsatzen badu, naiago liken ni illa ikusi, nagoen bezela baiño. "Pekatuaren frutua" askotan entzun zionat. - Martina gaixoa, erruki aunat. 25
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz