BCCCAP00000000000000000001789

- Baiña, Martina: nola deskuidatu aiz? - Etxerakoan euria así ziñan, eta ni txabolara sartu niñunan, euri-erasoa pasa arte. Agurea, berriz, barruan zegonan. Indarrez ni baiño askoz geiagoa nola baizan, nai zuena egin ziñan nerekin. - Urdea aleena! Ezagutzen al den? - Ezagutuko ez diñat, bada, ia egunero ikusten niñan bidean ta? - Indarrezko lana den orduan? - Orí den egia. Baiña sinistuko al zidaten? - Ai, Martina, Martina! Ederra egin <liten. Garbi zan arpegi ori, eta al degun lenena goazeman jos– tundegira. Amari esan al dion? - Edozein ausartzen den! Ni ez beiñepein. Beti bere dantza lotuaren aurka asmalak esaten or ari den; ta, alaba artara ikusiko balu, etxetik bialiko lukela, amaika aldiz esan zidan ori. - Oraindik ez iñori esan. Agian ez den ezer gertatuko. - Jainkoak entzungo al din ori! Ez, Joakina, ez. Ezin kontari asiko naun. Bestela ere, ori jakitean, nork zabaldua obeto izango diñat. - Agure ori, emen azaltzen bada, garbitu bear diñagu! - Alare, orrekin nere etorkizunik ez den zuzen– duko. Agure ori ere ez diñagu geiago inguru auetan ikusiko. - Lasaitu adin, Martina. Etzeukanagu kontu kontari ari bearrik. Bai edo ez, ori bere garaian azal– duko den -eta txuxenean Jostundegira Joan ziran. Egunak bazijoazen, ezer ere nabaitu gabe. Baita itxaropen pixar bat artzen asi ere. Baiña illebetetik gora pasa zanean, neskak laster antzeman zion zer– bait len etzeukana nabaitzen zuela. 24

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz