BCCCAP00000000000000000001789
Atsekabetan A RRATSA zalantza gaiztoan igaro zuen, lo pulamenturik egin gabe. Zer gertatuko ote zitzaion? Egunsentian, Martina, jeiki zanean, etzan len– goa. Triste zegoen, etorkizunaren beldurrak. Agian ortan geratzea ere bazitekela, bai. Beiñepein, beti ere itxaropena. Urrengo goizean, oso eroria arkitu zuen, eta negarrez aritutako itxuran, bere lagun Joakina maiteak. - Zer den? -galdetu zion lagunak-. I gaixo agon. Esan akidan <lana. Onek, erantzun bearrean, negarrari eman zion. Larritu zan Joakina ere. - Ez neri egirik gorde, Martina. Zer den? -gal– detu zion berriro, goxo-goxo artuz. Onek, ordea, benetan lotsatua, negar egiten zuen. "Orra beldur genduena!" txarrena pentsatu zuen Joakinak. - Agure orrek zerbait egin al din? Buruarekin keiñu egiñaz, baietz esan zion. 23
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz