BCCCAP00000000000000000001789
Egun batzuetan etzuen iñon ikusi. Baiña gure agureak etzeukan Martina aztuta. Baserrirako bide erdian txabola batean ezkutatzen zan, egokiera zai. Arratsalde laiñotsu eta euritsu batean, txabola pare artan zala, eraso zion euriari; eta, ezeren arraixkurik ez balego bezela, gure Martina, lasai– -lasai, atertu bitartean an sartu zan. Oiu, negar ta karraxi batzuk atera ziran barrun artatik; baiña iñork etzituen entzun. Iñor etzebillen bide aietan. Sartzen iñork ikusi etzuena, agurea alegia, atera zan andik larri asko igesi, baiña berea egin da gero. Denbora puska baterako galdu zan inguru aieta– tik, neska gaixo ura ondatua eta negarrez utzi ta gero. Izutua eta lotsatua aldegin zuen andik Marti– na gaixoak etxera. Oraindik lotan bazegoen ere, esnatu erazi zuen erlemandoak. 22
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz