BCCCAP00000000000000000001789

, _ - Zenbat urte dituzu? - Amabost bete berriak. - Nik uste baiño gazteagoa zera. - Illebete bat geiago. - Ez daukazu adin txarra. Apirilleko usai gozoz- ko lorea zaitugu zu oraindik. Kontuz erlemandoekin! - Erlemandoak inoxenteak <lira. Ez dute kozka– rik egiten. Eztirik ain gutxi. Jan bakarra. Alperrak diralako, il egiten dituzte. - Bai. Amabost urteko neska azia, ia oraindik zeran baiño gazteagoa dirudizu ta. - Bai; nere ama ere emakume aundia da. - Ori da: nolako enborra, alako ezpala. Inoxente-inoxente erantzuten zien gizonaren malezizko galderei, ezeren antzik eman gabe. Izan ere, zergatik gaizki pentsatu bear zuen? Bestea, maleziz zer atera eraziko ari zitzaiona, txarkeriren bat egiteko bideak errezten ari zan. Agureak laster antzeman zion neskatx ura ino– xente zegoela oraindik. Alako begiratu gaizto bat egin zion, berekiko pentsatuz: "Begiratzaille-palta– rik ez den izango". Eta erri aldera jetxi zan, komeni zitzaionaren berri ikasi zuenean. Egun batzuetan ikusten zuen Martinak gizon ori, an barrena zebillela; eta, ari iges egiteagatik, arekin denbora galtzen zuelako, beste bidetik joaten zan askotan. Bere lagun Joakinari kontatu zion zer gertatu zitzaion. Au, Martina baiño elduxeagoa eta, jakiña, arazo oietan esnatuagoa, beldurtu egin zan; eta berak etxeraiño lagunduko ote zion ere bai pentsa– tu. Baiña, beerakoan, berak ere bakarrik etorri bea– rra zeukan, eta Martina bezelaxe saldua geratzen zan, ta benetako arraixkoan. 21

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz