BCCCAP00000000000000000001789
ra, amak bere magaletik ateratzen etzion uzten ta? Goxo-goxo itzegiñez, aurrean jarriko zitzaion, neska geratu eraziz. Lenengo egunean galdera asko egin zizkion. Eza– gutu nai zituen beraren ibillerak, eta familiko oitu– rak ere bai, txabola txiki ura norena zan eta olako kontuak, neskari lizun begiratuaz. - Atrebientzia da, baiña nongoa zera? la arra– tsaldero emen ikusten zaitut, bakar-bakarrik eta josteko tresna eskuan, pake-pakean mendi aldera zatozela. - Ni Arkiri baserrikoa naiz, Goizero jostundegi– raJetxi ta eguerdian etxera bazkaltzera. Arratsalde– an berriro jetxi ta igo -erantzun zion neskak. - Ez dakit ando emengo berri, ez naiz emengoa ta. Norbaiti zer pentsatua emango zion agurearen .erantzun orrek; baiña Martina oraindik latan zego– en. Etzuen aintzakotz artu ere. Orduan eskuarekin erakutsi zion: - Ketan ari dan baserri txuri uraxe. Agurea igesbideak billatzen ari zan noski. - Bakarrik ibiltzen al zera? - Zertarako det laguna? Ederki badakit aspaldi ontan emengo berri. Alare, beeko baserri ori ezkero, badet laguna beerakoan, eta gorakoan ere bai. - Bide zakar ta bakartiak dira auek, neska gaz– teak orrela ibiltzeko. - Gizonak aiña ez al gera, bada, emakumeak? Nere amak, igande ta jaiero, irurogei ta bost urtetik gorakoak, egiten badu, nik daukadan sasoiarekin nola ez det egingo? - Bai; ama lasai ibili liteke. Ez, ordea, zu. - Zergatik ez ni? Neskaren galderari erantzun bearrean, igesbide– tik joan zan: 20
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz