BCCCAP00000000000000000001789
_ , Joakinak, berriz, bere ama balitz bezela, zekien guzla erakutsi ere. Bera gaztegia zan ortarako , arazo oien berri jakiteko alegia. Alare, poliki-poliki bazijoan begiak zabaltzen. -- Ez den erri ontan dantza loturik egiten. Ire ama, berriz, orren etsai ikaragarria ornen den; dantzarena. Arrapatzen dituzten guziak desterratu– ko lizkiken pozik Afrikako beltzetara. Ni ez naun ibili, eta etzeukanat gogorik. Ik ere galdu besterik ez den egingo. Zer ote zan, bada', orí? Jakin-naia ernetzen ari zitzaion. Alare, pozik eta atsegiñez entzuten zituen lagunaren irakaspenak; arek txarra zala esaten bazion, iñondik ere ala izango zala. - Ez gero jostundegitik etxerakoan jolasean ibili! -aginduko zion amak. - Zer txarrik ote dauka bidean jolasten ibiltzeak? Bere lagunak, alegia? Ezin ulertu zituen amaren aolkuak. Bera bere amak orren estu artzen ote zuen? Etzekien zer arraixko zeukan bidean lagune– kin jolastea. Alegiñak egiten zituen amaren agin– duak betetzen; baiña ez ulertzen zituelako. Martina, bada, gaztea bazan ere, neskatx egiña zegoen. Oso alaia ta gorputz ederrekoa, gaiñera. Amabost urte bete berriak zituen arren, ordurako bazuen bide oietan nork begiratua. Bere josteko tresna eskuan jetxiko zan egunero, egunik utsegin gabe, arin asko, Joakinarekin hate– ra; jostundegira. Urte-pareren bat zeramakíen eguneroko gora– -beera ortan, eta norbaitek ezagutzen zituen bera– ren ibillerak, oso asmo onarekin ez noski. Agure zaar bat -neskak beiñepein ala zion– etxerakoan, Joakina utzi ta bakarrik geratzean, beti topo egiten zuen, neska gora ta bestea beera. Baiña etzan Martinaren ezaguna. Arritzekoa al zan, gaiñe- 19
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz