BCCCAP00000000000000000001789

besterik egingo. Orregatik, oraindik gaztetxoa, jos– ten ikastera biali zuen, etxeko rnartxarik geiena koi– ñatak zeraman ta. Pake-pakean bizi ziran, bada, baserrian. Jostundegira asi zan, bada, bakarrik. Baiña urrengo baserriko neskak, bera baiño zaarxeagoak, lagunduko zion. Ari eskerrak, bide luzerako bazuen laguna, urte pareren bat lenagotik asia. Ordurako, ama asi zitzaion aolkuak ernaten: - Aizan, Martina: . ondotxoz zaarragoko lagune– kin abillen, eta erne begiak! - Bai, ama. Ni Joakinarekin joan ta etortzen naiz. - Ezagutzen diñat. Lagun ona den ori. Baiña eme ibiltzeko agintzen diñat. Oiek geiegi zekiten. Iges egin zan dantza lotutik. Gorputz ta animak zikintzen ditun deabruzko oitura den ori. Zutik ezin egon diran rnozkor batzuk bezela neska-rnutillak elkarri onda lotuta ikuste utsak nazka ernaten zidan. - Eta zer da ori? Neska aziak ere, orduan beiñepein, asko ezjaki– ñean biziko ziran oraindik, eta baserriko neska gazte batek entzun ere etzuen egingo noski. - Len ere esan diñat: neska-rnutillak elkarri elduta rnozkor batzuk bezela atzera-aurreraka ibil– tzea, ori den dantza lotua. Martinak etzuen ulertzen orrekin zer esan nai zion. Etzekien alako dantzarik bazanik ere. Esnatu erazi besterik etzuen egiten. Ama ornen zan erri artako dantzaren etsairik amo– rratuena. Bikarioa bera baiño ere gogorragoa noski. Au ere benetan zorrotza ornen zan, eta gazte asko auzoko apaizen batengana joaten ziran aitortzera. Martinak, jostera zijoanean, Joakinari galdetzen zion, amak ernaten zizkion aolku aiek zer esan nai zuten. 18

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz