BCCCAP00000000000000000001789
- Oraintxe bi illebete; eta ori da noski dakardan berririk onena. Ez da sinist erreza, baiña egi biribilla. Aurra ikusi zuenean, amonak, arrituta, ala zion: - Bost urte baditun joan intzala, eta ume orrek ainbeste badizkin. - Bai, ama. Egia diozu. Baiña nik Fraisoron utzitako Martintxo bera da au. Aurrik gabeko senar-emazte batzuek eraman zuten; eta alabear ta etxe artan lan egiten nuen. Emaztea il zitzaion eta alarguna nerekin ezkondu zan. Onek Fraisorotik eraman zituen agiriak eta nik neuzkanak berdin– -berdiñak ziran. Mojatxoak ere !aster ezagutuko dute eraman zuen gizona. Amonak musu maitekor bat eman zion bere billobari: - Áu den ume zoragarria! Eskerrik asko, alaba maitea. Semerik gabe etorri baintzanen, alako urduritasun bat utziko unan nere biotzean, Mar– tintxo non galdu ote zan oroituz. Etxekoak alaitu ondoren agurtuta, joan ziran andik banaka-banaka anai-arreba; lagun ta adiski– deak agurtzera. Etzan Martina Joakinatzaz ere aztu. Denak poztu ondoren, Euskal-Erriari ikertxo bat egitera joan ziran. Berri ori errian zabaldu zanean, batzuek sinistu– ko zuten, beste batzuek ez; baiña geienak zalantzan geratuko ziran. 166
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz