BCCCAP00000000000000000001789
- Bai, ama: osasunez eta zoriohtsu . Alare, gorriak ikusi ta gero. Noizbait Jainkoak "Aski dezu, Martina" esan dit noski. Benetan seguru ta pakean bizi naiz. - Bejondeiñela, Martina! Baiña nola ausartu aiz, madarikatuz emendik aurrean artuta biali iñun ama egoskor ura ikustera etortzea? - Neretzat ama beti ama da, eta mundu ontan ez dago besterik. Bizi zerala esan didatenean, alako ezin esan dan atsegin bat nabaitu det nere biotzean. - Orduan, nere madarikapen guziak barkatzen dizkidan? - Ama, min ematen didazu orrela itzeginda. Ez nintzan bestela etorriko. Nere amets guzia ez da besterik: zu ikusi, zu besarkatu, igarotako urte tris– te aiek aztu ta zurekin pakeak egin. Aspaldian ikusi gabeko baserri ta inguruko mendi auek zoramenez ikusi ditut urrundik. Oroitz on ta gaiztoak zekarzki– daten gogora. Baiña zu palta izan baziña, asko sen– tituko nuen. - Eskerrik asko, alaba. Nere aspaldiko kezkak ere oraintxe bukatu ditun. Beldurrak nenbillen. Illa ote intzanen zalantza, alde batera. Bestera, berriz, emengo erakutsiak aztu ta txakur bat bezela bizi ote intzanen, bizi bearrak begiak gorriak dizkin ta. Ez niñunan itzaz iruzurtu, ez. Nik banekiñan biotz goxo orren berri. Oraindik izutua natxion, nola itxutu nintzan ainbesteraiño . Jaunari eskerrak, dena ondo bukatu den. Nere azken urteak lasaitu ditun. - Ori dana, bada, ama, aztua dago. Eta betiko pakeak egin zituzten. Baita alabak bere ibilleren berri eman ere, amak eskatuta. - Bakarrik etorri al aiz? -galdetu zion onek. - Ez. Deitu zai kanpoan daude senarra eta semea. - Bejondeñela! Ézkondu intzanen orduan? 165
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz