BCCCAP00000000000000000001789

Atean zegoen zai Martina, koiñatak kanpora atera ta sartzeko esan zionean. Arna ere urduri, nor izan ote ziteken zai zeukana. Bitartean, Joan Joxek botilla bat sagardo eskei– ñi zien aita-semeei. Atean geratu baiziran, barrutik deitu zai. Keiñuka bederenik elkar ulertzen zuten. Bai arrotzak esker onez artu ere sagardoa. Bero xamarra zegoen, baiña lengo etorri aldian ikasi zuen emengo edari orren berri, eta benetan atsegin zitzaion. Kanpoan, denak elkarrekin pozik itzegingo zute– nak, ixilik zeuden, elkar ulertu eziñez. Bitartean, etxe barruan etzan galderaren paltarik. Martina sartu zaneko, ama jeiki nairik asi zan. Arritu ta bi eskuekin arpegia astinduz, txorabioren bat zetorkiola iruditu zitzaion. Alaba ere zerbait beldurtu zan, uste gabekoak ez ote zion onik egin. - Zer dezu, ama? -galdetu zion erraiñak. - Etzekiñat garbi. Nere alaba Martina uste diñat ikusten detala aurrean, eta txorabioren bat ote dan beldurrak negon. - Ez larritu, ama. Ez da iruzurra. Zuk ikusten dezun ori zure alaba Martina da. Uraxe herbera, zu ikustera Arnerika alde ortatik etorria. - Orduan, benetan nere alaba Martina aunat aurrean? - Bere gorputz ta anima, uraxe herbera. Ama berriro zutitu nairik asi zan, alaba besar– katzeko. Baiña au aurreratu zitzaion, eta besarkada batean lotu ziran, bi arpegiak malkoz bustirik. Gazteak "ama" beste itzik ezin zuen asmatu. Arnak, berriz: - Martina nerea! Bizi aunat orduan! 164

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz