BCCCAP00000000000000000001789
- Pekataria ta bere frutua batera gatoz; eta banekarren beldur pixar bat, oraindik ere lengo iri– tzi aiek ez ote zituen utzi. - Dantza lotuaren aurka ikaragarriak esango ditu gaur ere. Baiña zuk semea utzi ta aldegiñaren errua oso-osorik berea dala, amaika aldiz esan digu ori. - Uraxe agurtu gabe ez nuke, bada, utzi nai. - Ori egingo ez bazenu, eta amak ikasi, naiga- bez ilko litzake. - Joan Joxe, ez olakorik! Beti biotzbera izan naiz, eta orain da geiago. Zuk abixatuko diozu noski? - Ez. Amaren gora-beera guzia nere andreak darabilki. Ni joango banintz, oni zer gertatu zaion galdetuko lidake. Arrebaren gizonari esku emanez, onela zion Joan Joxek: - Ongi etorria, kuiñaro! Onek Martinari galdetu zion zer esan nai zuen itz aiekin. Arek ingelesez azaldu zion. Poztu zan, eta esku emanez: - Yes, yes -edo olakoren bat esan zion. Txuxenean sartu zan, bada, koiñata etxera. - Egun on, ama -esan zion erraiñak. - Baita zuri ere. - Norbaiten bisita artzeko moduan al zaude? - Atzo bi artu nizkiñan, eta ez negon okerrera- ko. Alare, batzuk aspergarriak ditun. Beren buruaz bestetzaz ez diten-itzegiten. - Onek ere baliteke ala itzegitea. Zedorrek eska– tuko baidiozu. - Olako bisitatzaille ori nor izan liteke, bada? - Bego ixillean. Uste gabeko obea emango dizu. 163
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz