BCCCAP00000000000000000001789

ta koiñata; baiña illobarik ez. Aiek eskolan izango ziran. Koiñatak burua jaso zuen batean, baita ikusi ere nola berengana zetozen. - Begira, begira! Aizu, Joan Joxe: nor dira or datozen oiek? Ez ate da gero bat Martina? - Zaude ixilik. Alare, bizi bada, azalduko dan itxaropenik ez det galdu. - Oraintxe datar , bada. Ori ez da zure arreba Martina besterik. -Alajainkia! Arrazoi dezu. Uraxe da noski. Parrez-parrez, itzik egiteko betarik gabe, besar– kada batean lotu ziran anai-arrebak, atsegiñezko malkoak zerizkiela. Ondoren, bi koiñatak. - Ongi etorria, Martina! Orren ederra nondik zatoz: illargitik? - Ongi arkituak! Bizi dana andik edo emendik azaldu egiten dala. Ez nator alde-aldetik, baiña ain urrutitik ere ez. - Bost urte auetan zure berririk gabe bizi giñan, ta auxe uste gabeko poza! Alare, emazteak badaki ez degula beiñere itxaropenik galdu. Beste oiek nor dituzu? - Bat nere gizona; ta bestea semea. - Ezkondua zatoz, beraz? - Bai. Oraintxe bi illebete. - Eta aurtxo au zure semea dala esan ez diguzu? - Bai; benetan nere semea da. - Etzaiguzula, Martina, adarrik jo, Orrek gutxie- neko bost urte baditu, eta nola liteke? Amak zoriontsu par egin zuen. Bai-baizekien benetan poztuko zituen berria emango ziela. - Au zuen besoetakoa da. - Martín? Ez gera gu orren sinisberak. 161

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz