BCCCAP00000000000000000001789
Preziso bear zendun albaka kolkuan, azal ederrago du zenbaitek orpuan; beti irabaztea zailla da jokuan, pasatzeko modurik badezu barkuan, Txinako beltzetara obe dezu juan. Txikitatik ikasiak neuzkan Auspoa-tik artutako bertso auek, eta neska karabinero baten alaba ornen zala esaten ziguten. Jostunen jaia, bada, arratsaldean izaten zuen bukaerarik zoragarriena, neska-mutillak elkarren– gana biltzen ziranean. Illuna baiño lentxeago etxeraiño laguntzeko etzuten aldamenekoen paltarik izaten. Nik olakoxea ezagutu det Santa Lutxi eguna, eta neska-mutillak jai ori etortzeko zoratzen egoten ziran. Jostundegira joaten zan, bada, nobela txiki onen aintzindaria. Amabost urte bete berriak, bakarrik jexten zan bere baserri aldetik. Baiña bide erdira baiño lenago lagun maite bat bazeukan. Etxe atarian itxogiten zion beerakoan. Gorakoan ere elkarrekin, laguna– ren etxeraiño. Andik bide luze xamarrean, bere baserriraiño, bakarrik. Laguna, emezortzi bat urtekoa. Joakina zuen izena. Besteak, berriz, Martina. Oso elkar maiteak ziran. Txintxo asko itxogingo zion lagunak lagunari. 16
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz