BCCCAP00000000000000000001789
Bereak gogoan I XKANBIL eta ospe aundi gabe ezkondu ziran, oraindik bi eriotz aien naigabea etzitzaion sena– rrari biotzetik ondo atera ta. Eztai ondoko txangoa nora egin, etzuten eztabai– da aundirik eduki. Biak bat etorri ziran ortan. - Zure erri alde oiek ikustera joan bear degu -eskatu zion senarrak. - Bejondaizula! Nere naia erdiz-erdi asmatu dezu. Asmo orixe ber-bera nerabilkien buruan, kastu geiegia ez bada beiñepein. - Etzaite kastu-beldurrak ibili. Zuk naigabetan utzitakoak poztea da lenengoa. Maitasun legea, alegia. Senarrak esan zion bezela, Martinak triste utzi zituen aiek etzeuzkan aztuta. Aiei bixitatxo bat egi– tea ebanjelioko aolku eder bat zan. Ordurako, berak ere bazeukan txango ori egiteko aiñako modua. Baiña bakarrik, semea galduta iges egin zuenean baiño tristeago zeukan azaldu bearra. Etzitzaion lenago etortzea ondo iduritu. Orain, ordea, esan liteke , galdua billatu, gizon aberats batekin ezkondu; baiña alare bere malteen artean pozik aundiena emango zuena, galdutzat 158
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz